Zinema: Nora (larunbatean 2 saio)

0
Zinema: Nora (larunbatean 2 saio)
When:
18/09/2021 @ 20:00 – 22:30
2021-09-18T20:00:00+02:00
2021-09-18T22:30:00+02:00
Where:
Lizarra (Los Llanos Kulturagunea)
Contact:
Los Llanos Kulturagunea
Zinema: Nora (larunbatean 2 saio) @ Lizarra (Los Llanos Kulturagunea)

Noiz: 09/17an 20:00etan; 09/18an 20:00etan eta 22:30ean; 09/19an 19:35ean.
Non: Lizarrako Los Llanos Kulturagunea.
Nora filmaren webgunea.

Sinopsia: Norak 30 urte ditu, Nicolás aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da.

Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko.

Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena