Zinema euskaraz: Ane

    Noiz:
    16/10/2020 - 20:00 – 19/10/2020 - 21:00
    2020-10-16T20:00:00+02:00
    2020-10-19T21:00:00+02:00
    Non:
    Lizarra (Los Llanos Kulturagunea)
    Kontaktua:
    Los Llanos Kulturagunea

    Asteburu honetan ikusgai izanen dugu Ane thrillerra Lizarrako Los Llanos aretoetan:

    • Urriak 16, ostirala, 20:00etan.
    • Urriak 17, larunbata, 19:15ean eta 21:45ean
    • Urriak 18, igandea, 20:00etan
    • Urriak 19, astelehena, 20:15ean

    Aurtengo Zinemaldian euskal ekoizpeneko Gidoirik onenaren saria jaso du, “eduki sozial, politiko eta intimoan lan bikaina albaindu izanagatik”.

    Zinea.eus-ek honela jaso du: “Euskadi, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen hasita, ordea, konturatuko da ez duela bere alaba benetan ezagutzen.

     

    IRUZKINA IDATZI

    Mesedez idatzi zure iruzkina!
    Mesedez idatzi hemen zure izena