Potxin eta Patxin: “Ingurumena zaindu eta errespetatu”

0
Potxin eta Patxin: “Ingurumena zaindu eta errespetatu”
Noiz:
05/09/2021 @ 18:00 – 19:00
2021-09-05T18:00:00+02:00
2021-09-05T19:00:00+02:00
Non:
Bearin (Deierri)
Kostea:
Dohainik
Kontaktua:
Deierriko Udala
Potxin eta Patxin: "Ingurumena zaindu eta errespetatu" @ Bearin (Deierri)

Noiz: 2021/09/05, 18:00
Non: Bearin (Deierri)

POTXIN PATXIN artistek ingurumenari buruz hausnartzera gonbidatuko gaituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu. Mugikortasunari buruzko esketxa landuko dugu, ikastetxera joateko garraio mota desberdinak aipatuz; hamaiketakoan janari fresko eta osasungarriak eskainiko dizkigute potekoen ordez; urak duen garrantzia eta erabilera egokiaz arituko gara; jolasen bidez birziklatzen ikasiko dugu, gai bakoitza dagokion ontzian sartuz; trafiko seinaleak ikasiko ditugu… Hau da, goizean jeiki eta oheratu bitarteko zereginetan lagunduko digute, gutxiago kutsatuz, zikinduz, ingurumena gutxiago kaltetuz… Materialen erabilera zuzenari buruz solastuko dira. Ordezkatu, murriztu, berrerabili, birziklatu eta berreskuratu hitzak gauzatuko dituzte. Saio dinamiko eta dibertigarri bat eskainiko digute, elkarrizketa eta jolasen bidez helburua lortuz.


Cuándo: 05/09/2021, 18:00
Dónde: Bearin (Valle de Yerri)

Ingurumena zaindu (Cuidar el medio ambiente, 2020). Los artistas POTXIN PATXIN van ha desarrollar distintos temas que están en boca de todos. Nos van a dar información sobre las buenas costumbres de la vida a través del teatro, mimo, malabares, juegos y diálogo. Nos presentarán un sketch sobre la movilidad, qué medios usar para ir al cole; para el almuerzo nos ofrecerán comida fresca y sana en vez de prefabricada; hablaremos de la importancia del agua y su uso adecuado; aprenderemos a reciclar jugando, guardando cada cosa en su contenedor; cómo respetar las señales de tráfico… En definitiva, nos ayudarán con la actividad de un día cualquiera desde que nos levantamos hasta que nos acostamos, contaminando menos, ensuciando menos, cuidando el entorno… Trataremos la buena utilización de los materiales, poniendo en práctica las palabras reemplazar, reducir, reutilizar, reciclar y recuperar. Nos ofrecerán una actuación dinámica y divertida, consiguiendo la meta a través del juego y el diálogo.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena