Antzerkia eta meriendafaria: Ni eta nitarrak

0
Antzerkia eta meriendafaria: Ni eta nitarrak
When:
12/12/2023 @ 19:00 – 20:00
2023-12-12T19:00:00+01:00
2023-12-12T20:00:00+01:00
Cost:
Meriendafarian izen ematea

Noiz: 2023/12/12, 19:00
Non: Lizarra. Bota Peña.
Antzerkiaren jarraian meriendafaria (aldez aurretik izena eman) eginen da. Meriendafaria hartzeko, inprimaki honetan aldez aurretik izena eman (izen ematea epea abenduak 10). Antzerkirako sarrera librea da, meriendafarian izena eman behar.

Ekoizpena AED: Maria Osesen testua eta Iholdi Beristain aktore.
Sinopsia: Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, euskalduntasunarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ongien eramaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta nolabait gauzak aldrebes egiten bukatzen du askotan. Berriki, ordea, mediokritatearen xarma deskubritu du, eta hartaz gozatzen du orain.

Maria Oses, «Erdipurdikoa da jende gehiena». Emakume gazte eta euskaldun baten dramak kontatu ditu ‘Ni eta nitarrak’ antzezlanean. Umorea eta esajerazioa baliatu ditu eguneroko bizimoduaren gordintasuna erakusteko.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena