Narrazio musikatua: Emeen kemen

0
Narrazio musikatua: Emeen kemen
When:
28/11/2023 @ 19:00 – 20:00
2023-11-28T19:00:00+01:00
2023-11-28T20:00:00+01:00
Where:
Lizarra (Bota Peña)
Cost:
Free
Contact:
Garean
Narrazio musikatua: Emeen kemen @ Lizarra (Bota Peña)

Noiz: 2023/11/28, asteartea, 19:00etan
Non: Lizarra. Bota Peña
Narrazio saio musikatua.
Iraupena: 60 min.

Azken urteetan nigana nolabait iritsi diren istorio sortak osatzen du saio hau. Batzuk irakurri ditut, beste batzuk bilatu egin ditut, aurkitu ere egin naute, kontatu dizkidate, imajinatu egin ditut…

Istorio hauek konektatu egiten dira, naiz eta oso desberdinak eta munduko leku desberdinetakoak izan. Beraien lotura, protagonista diren emakumeen bizitzeko, sentitzeko eta aurrera egiteko nahian datza, barrutik sortzen zaien indarra, beharra, desioa eta nahiak antzerakoak baitira.

Igor Sala musikari arrasatearrak jarriko ditu dantzan istorio hauek, bere atzamar arinek ukitzen duten akordeoiaz baliatuz.

Antolatzailea: Garean elkartea. Laguntzaileak: Bota Peña, Lizarrako udala, Nafarroako Gobernua

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena