Noiz: 2025/01/18, 9:00etan
Non: Lizarratik. Lokitz.
Izen ematea: online inprimaki honetan.
Mendian Mintza aldian behin mendi txangoak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta mendi-planak gustuko ditugulako.
🗺️ Gaur nora? Lokitz. Lizarratik autoz hurbilduko gara Ollobarrenera eta handik Ollobarrengo zuloa gurutzatu eta Lokizko Santiago baselizara iritsiko gara. Ondoren, mendilerroaren lautadari jarraituz Portu Zaharra gurutzatuko dugu eta amildegiaren azpitik Ganuza-Ollobarren eginen dugu. Amaitutakoan, nahi izatera bermuta hartuko dugu.
⏰ Noiz? Urtarrilak 18, Lizarratik 9:00etan.
🥵 Zailtasuna? Distantzia: 11 km inguru, gorako desnibela 500 m inguru. Teknikaren ikuspuntutik 2/5, ibilbide erraza da baina harri asko dago eta noizbait eskua jarri behar da.
⛰️ Irteeraren kudeaketa: Gutxieneko izen ematea baldin badago, whatsapp taldea eratuko da hitzordua antolatzeko: autoa nork eraman, irteera-puntua, …