

Noiz: 2025/04/08, 18:30
Non: Lizarra. Clarin liburudenda
Gareanek antolatuta, apirilaren 8an, asteartea, 18:30ean, Juan Luis Larraza Lakuntza idazle etxarriarrak “Bernoa” eleberria aurkeztuko digu Clarin liburu-dendan.
Bernoa nobela historikoa da, eta XIII. eta XIV. mendeetako Etxarri Aranatzen girotuta dago. “Gaztela, Araba eta Gipuzkoaz jabetu zenean, XIII. mendearen hasieran, Antxo VII.ak, Arañazko herri guztiak Etxarrin eraiki zen gotorlekuan bildu zitezela agindu zuen. Ehun urte geroago gauzek berdin jarraitzen zuten baina mugaz bestaldetik jasotzen zituzten erasoei aurre egiteko Arañazko herriak antolatu beharra izango du. Leku zoragarri hauen barna, eta mugei kasorik egin gabe biziko dituzte heuren lagunarte, maitasuna eta borrokak bertan bizi diren biztanleek”.
Egilearen liburuak:
(2017) “Bidea eginez : Nafarroako ikastolak 1969tik 1991 arte”
(2024) “Bernoa”
(2025) “Luis Lizarraga Kapitaina 1473-1521. Nafarroako askatasunaren indarra Sakanan”