Liburu aurkezpena Ino liburudendan: Anna kopek eta Matrioxken kondaira

0
Liburu aurkezpena Ino liburudendan: Anna kopek eta Matrioxken kondaira
When:
16/12/2022 @ 19:00 – 20:00
2022-12-16T19:00:00+01:00
2022-12-16T20:00:00+01:00
Where:
LIzarra (Ino liburudenda)
Cost:
Free
Contact:
Durangoko Azoka

Noiz: 2022/12/16, 19:00etan Ino liburudendan
Liburua: Anna Kopek eta Matrioxken kondaira
Hizlariak: Haritz Larrageta eta Uxue Razkin
Adina: 9-12 urte

Uxueren eta Jokinen ama kazetaria da eta, hori dela eta, bidaiatzea tokatzen zaie maiz. Baina, honako honetan, ezohiko abenturak biziko dituzte eta Moskuko kaleetan arriskuari aurre egin beharko diote. Nor dute segika? Zein da matrioxken kondaira? Zer da Svet taldea? Eta, batez ere, nor da Anna Kopek?

2020an, Zu non han DA! egitasmoa hasi zen liburu saltokiak bidelagun hartuta Durangoko Azoka Euskal Herri osora zabaltzeko. Honela, azken bi urteetan, Azoka amaitu eta Gabonetako kanpaina amaitu arte, nobedadeak eskuragarri izan dira Euskal Herriko 150 liburu saltokitan. Besteak beste Ino liburu-dendan.

Aurten, egitasmoari adar berri bat erantsi nahi izan ditoe etaliburu saltokietan liburu aurkezpenak antolatuko dituzte abenduaren 12tik 23ra. Hala, Ino liburu-dendaren txanda izanen dugu abenduaren 16an, ostirala, 19:00etan.

Nolako aurkezpenak dira? Euskara hutsezko liburuen aurkezpenak izango dira eta sortzaile berrienak lehenetsiko ditugu. Liburu egileak eta elkarrizketatzaile bat joango dira saltokietara aurkezpena egitera, eta Azoka arduratuko da haiei ordainsaria emateaz. Koordinazio-lana ere Azokak egingo du, saltokientzat erosoa izan dadin egitasmoan parte hartzea.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena