Laburmetraia eta eztabaida: “Haizearen egia”

0
Laburmetraia eta eztabaida: “Haizearen egia”
When:
04/06/2021 @ 19:00 – 20:00
2021-06-04T19:00:00+02:00
2021-06-04T20:00:00+02:00
Where:
Lizarra (Gazteriaren etxea)

“Haizearen egia” laburmetraia eta, ondoren, solasaldia. Elkartasunaren asteko programaren barruan.

Sinopsia (Kulturklik-etik): Saharako 20 urteko mutil gaztea da Tahar, eta Euskal Herrian bizi da. Haren familiak, ordea, Tindufeko errefuxiatuen eremuan bizitzen jarraitzen du. Egun batean, dei bat jasoko du bertatik: aita hilzorian dago. Saharar gaztea etxera itzuliko da eta, aitaren gorputza garbitzen duen bitartean (musulmanen usadioa), aurre egin beharko die iraganari, oroitzapenei eta kontraesanei. Lortuko al du bere bizitzako piezak dagokien lekuan jartzea? Gai izango al dira elkar ulertzeko? Eta elkarri barkamena eskatzeko?

Fitxa: Gidoigilea eta zuzendaria: Ekain Albite. Ekoizpena: Maluta Films. Protagonistak: Malek Mohamed Fadel, Habub Ali Mohamed Salem. Ekoizle exekutiboa: Maria Vallejo, Ritxi Lizartza. Argazki zuzendaria: Gerard Alba. Irudi posprodukzioa: Maialen Sarasua. Soinu posprodukzioa: Luis Cotallo. Posprodukzio estudioa: Juan San Martin (601 Producciones). Prentsa: Cristina Tapia, Ines Arrue. Diseinu grafikoa: Amaia Etxepeteleku.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena