Noiz: 2025/01/18, larunbata. 20:00
Non: Zizur Nagusiko Kultur Etxea.
Sarrerak online eta txarteldegian 6 euroan. Irteeran izena emateko, online inprimaki honetan urtarrilaren 11 baino lehen.
Kulturaz Mintza aldian behin kulturaz gozatzeko planak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta kultura gustuko ditugulako.
🗺️ Gaur zer? Artea antzezlana: Sergiok estilo modernoko margolan bat erosi du dirutza handiaren truke. Marcos haren lagunak gorroto dio lanari eta ez du sinesten Sergiori hura egiazki gustatzen zaionik. Hirugarren adiskide bat, Ibon, bitartekaritza lana egiten saiatuko da Marcosen eta Sergioren artean. Arte modernoari buruzko hasierako eztabaida hark lagunen arteko liskar gogorra piztuko du. Inor ez da orain margolanaz oroitzen. Azkenean, gatazkaren egiazko zergatiak azaleratuko dira.
⏰ Noiz eta nora? Urtarrilak 18, Lizarratik 18:30ean. Artea antzezlana 20:00etan Zizur Nagusiko kultur etxean. Sarrerak online eta txarteldegian 6 euroan.
⛰️ Irteeraren kudeaketa: Gutxieneko izen ematea baldin badago, whatsapp taldea eratuko da hitzordua antolatzeko: autoa nork eraman, irteera-puntua, aurretik potea edo ondoren afaria egin nahi dugun, sarrerak batera hartuko ditugun ala bakoitzak berea…