asd

Korrika Eguna Lizarran eta Korrika Lizarraldean

0
Korrika Eguna Lizarran eta Korrika Lizarraldean
When:
17/03/2024 – 18/03/2024 all-day
2024-03-17T00:00:00+01:00
2024-03-19T00:00:00+01:00

Martxoaren 17n, Lizarrako Korrika Eguna eta iluntzean Korrika Lizarraldean:

11:00 – Mendi irteera goizean. Ibilbide zirkularra (hemen wikilocen), bus geltokitik abiatuko da 11etan: Sarnabiaga behatokia (2.6 km), Arieta mendiko Santa Barbara baseliza (4.1 km) eta Lizarrara jaitsi. Osotara, 6 kilometro luze, 191 metro desnibel eta 2 ordu inguru oinez, patxadaz.

17:00 – Santiago plazan: txokolate beroa Basaularen eskutik; herri dantzak; musika girotzea txistulari, trikitilari, panderojoleen… eskutik. Ondoren, 849 kilometroa sinbolikoki aldarrikatuko dugu, nola? Santiago plazatik lasterka abiatuko gara musikaz lagunduta eta Udaletxe plazara joanen gara. Han iragarriko dugu puska biltzeak zenbat sos eman duen eta iluntzean 849 kilometroko lekukoa nork eramanen duen.

18:15 – Pintxopotea eta bertsoak Peñagudan.

19:30 – Nahiak Nahi kontzertuan eta pintxopote Bota Peñan.

21:30 – Korrika afaria eta bingo musikatua Sugarra gaztetxean. Txartelak 10 euroan salgai, ostiralera arte, Ametsa eta Berri tabernetan. Menua: entsalada, oilasko gisatua eta kontessa. Bada aukera barazkijalea, baina aldez aurretik abisatu behar da.

Korrika ibilbidea Lizarraldean: Martxoaren 17-18ko igande iluntzean igaroko da Korrika Lizarrako merindadetik: Erriberatik sartuko da, Azagratik, eta Lodosaraino egin ostean zuzen-zuzenean igoko da Lizarrara. Han, Egaren ondotik, Kanpezuraino eginen du merindadea atzean utzita. Ibilbidea, herriak eta gutxi gorabeherako ordutegiak: 19:32 Azagra. 19:58 San Adrian. 20:30 Andosilla. 20:49 Carcar. 21:48 Lodosa. 22:45 Sesma. 00:04 Allo. 00:36 Morentin. 00:43 Muniain. 1:19 Lizarra. 2:01 Zubielki. 2:53 Murieta. 3:12 Antzin. 3:45 Azedo. 4:24 Zuñiga. 4:52 Kanpezu.

Nahiak Nahi kontzertuan:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena