Kontzertua: Korrontzi folk musika taldea

    Noiz:
    25/10/2020 - 12:30
    2020-10-25T12:30:00+01:00
    2020-10-25T12:45:00+01:00
    Non:
    Allotz (Deierri), herriko plaza
    Kontaktua:

    Noiz: 2020/10/25; 12:30
    Non: Allotz (Deierri). Herriko plazan
    Oharra: Sarrera librea eta doakoa bete arte. Maskara derrigorrezkoa da.

    Korrontzi (Euskal Herria, 2004) folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak sortu zuen. Bere helburua, banda osatzean, euskal musika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea zen, beti ere trikitixa musikan oinarritutako ikuspuntu batetik, beronekin batera txalaparta edo alboka bezalako beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta eta bere lehen maisuak, Rufino Arrola trikitilariak (1909 – 1996), helarazi zion tradizio guztiarekiko erabateko errespetua inoiz ahaztu gabe.

    Sonoritate berri hau lortzeko, musika estilo modernoagoez inguratu eta, besteak beste, mandolina, baxu elektriko, kontrabaxu edo perkusioen laguntza izan zuen.

    IRUZKINA IDATZI

    Mesedez idatzi zure iruzkina!
    Mesedez idatzi hemen zure izena