Kontzertua: Irkaia eta Lotura

0
Kontzertua: Irkaia eta Lotura
When:
13/05/2023 @ 22:00
2023-05-13T22:00:00+02:00
2023-05-13T22:15:00+02:00
Where:
Lizarra (Bota Peña)
Cost:
10/12 euro
Contact:
Bota Peña
Kontzertua: Irkaia eta Lotura @ Lizarra (Bota Peña)

Sarrerak 10/12 euroan Berri, Katxetas, Ino eta Ametsa tabernetan.

— IRKAIA
Irkaia 2015ean jaio zen, Lizarrako (Nafarroa) talde ezberdinetako hainbat kiderekin, eta Enter Shikari, Buitraker edota Ekon taldeen eraginez, zerbait berria sortzeko gogoa izan zuten. 2017ko udaberrian grabatu zuten lehen CDa entsegu aretoan eta Lizarrako Pinupe Gaztetxean eman zuten haien lehen kontzertua. Harrezkero, Euskal Herriko hainbat tokitan eskaini dute euren zuzeneko kementsua.
2021ean beren 2. diskoa kaleratu zuten crowdfounding bidez, ekarpenak ireki eta egun gutxira beharrezko fondoak lortuz. 2023an, eta 8 urte ostean, taldearen amaiera iragatzen dte. Aurten izango da haien zuzenak ikus-entzuteko.
Azken aukera, eta agur egiteko, 2 abesti berri aurkezteko dituzte maiatzen 13an La Bota Peñan (Lizarra).
Aupa IRKAIA!

— LOTURA
Lotura taldeak ondo zehaztuta utzi ditu bere asmoak. Azken hamarkadetako metal eta hardcore taldeen musikatik edan (Faith no more, Deftones, Pi L.T., Nine Inch Nails, Bring me the Horizon) eta estilo sendo bezain pertsonalean eman ditu taldeak bere kantuak. Oinarri erritmiko sendoak eta ahots melodia zainduek betetzen dute Loturaren musika, egunero zeharkatzen gaituzten gaiei helduta hitzetan.

Bere bigarren estudio lana dakar Lotura taldeak lau kantuz osatutako EP honetan. “Erantzunaren zain”, bizkaitarren soinuaren eboluzioa da, lehen diskoarekiko landuagoa, sakonagoa eta sendoagoa.

Irkaia taldea:

Lotura taldea:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena