Kontzertua: Inoren ero ni eta Zaunka!

0
Kontzertua: Inoren ero ni eta Zaunka!
When:
04/02/2023 @ 22:00 – 23:00
2023-02-04T22:00:00+01:00
2023-02-04T23:00:00+01:00
Where:
Lizarra (Bota Peña)
Cost:
10 euro (12 eguneran bertan)
Contact:
Bota Peña
Kontzertua: Inoren ero ni eta Zaunka! @ Lizarra (Bota Peña)

Noiz: 2023/02/04
Non: Bota Peñan
Sarrerak 10 euroan (12 euro egunean bertan): Berri, Katxetas eta Ametsa tabernak. Ino liburudenda.

Inoren Ero Ni eta Zaunka taldeen kontzertua Santa Ageda bezpera egunean.

*** INOREN ERO NI (Andoain) ***
Bap!! taldean aritutako hiru musikarik (Eneko Abrego ‘Okene’, Xabier Olazabal ‘Drake’ eta Mikel Abrego) eta Borja Iglesias gitarristak (Purr, Hotel, Anari) sortu zuten Inoren Ero Ni taldea. Hardcore doinuak alde batera utzita, oso landutako egiturak dituzten rock kantuak jorratzen ditu laukoteak. Post-hardcorea izan zuten hasieran oinarri, baina gero eta free-jazzagoak dira. Gaur egun, Okene Abrego eta Borja Iglesiasekin batera, Mariano Hurtadok (baxua) eta Iñaki Guantxek (bateria) osatzen dute taldea.

*** ZAUNKA (Lizarra) ***
Gure proposamena gehienbat musikala den arren, antzesmen, umore, inprobisazioari eta proposamen eszenikoari orokorrean leku duina eskaintzen diogu. Karlaren ahots boteretsua, Albaren gitarra eta (beste) Albaren pianoa edota perkusioa nahasten eta elkarbanatzen ditugu; gure arteko elkarrizketa musikal bat sortuz, elkar disfrutatuaz eta publikoari gurekin disfrutatzeko gonbita eginez. Abesti propioak eta bertsioak egiten ditugu, gure youtube kanalean eta instagramen ikus dezakezuen bezala. Abesti propioetan, reggae, kunbia, reggaeton eta rumba flamenkoaren arteko fusioa egiten dugu, funki ukitu batzuekin. Bertsioetan, Zea Maysen rocketik, Paquita la del barrioren rantxeretara mugitzen gara. Baina guretzat ere ekintza politiko bat da oholtza gainean egotea; eszenatokia espazio publikoa den heinean, botere-espazio bat non emakumeak* eta euskara ez diren hegemonikoak, ekintza politiko gisa hartzen dugu espazio hori okupatzea, gure ahotsak ere entzun daitezen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena