Kontzertu intimoa: Xabi San Sebastian

0
Kontzertu intimoa: Xabi San Sebastian
When:
11/03/2022 all-day
2022-03-11T00:00:00+01:00
2022-03-12T00:00:00+01:00
Where:
Villatuerta (San Roman baseliza)
Cost:
Doan, baina izena eman behar
Contact:
Irantzu euskara zerbitzua
622154523
Kontzertu intimoa: Xabi San Sebastian @ Villatuerta (San Roman baseliza)

Musikariak Ikastetxean programa probestuz, Xabi San Sebastian musikaria gonbidatu dugu Villatuertara. Hala, kontzertu intimoa eskainiko digu Villatuertako leku paregabean: San Roman baseliza.

2019an Paxkal Irigoyen nola, oraingoan Xabi San Sebastian dugu gonbidatu (hemen facebook orria): Izotz taldean gitarra-jole eta kantari hasi zen eta ondoren Albokan aritu zen kolaboratzen Joxan Goikoetxea eta Alan Griffinekin. Hauekin hiru diskotan hartu zuen parte, Bi Beso Lur (1998), Lorius (2001) eta Lau Anaiak (2004). Kepa Junkeraren Maren (2001) diskoan ere kolaboratu zuen.

Bakarkako bideari 2004 urtean ekin zion, Orai diskoarekin eta ondoren beste hiru disko etorri dira: Ospela (2009),  Erraiak (2012) eta Zuhaitzak ez du beldurrik (2017). 2010ean Ahotsetan ikuskizuna sortu eta eskaini zuen Harkaitz Cano idazlearekin batera.

Zinemako film laburrentzat musika egiten ere aritu da eta Hitzetik Hortzera programan ere bertso jarriak musikatu zituen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena