Klase bat doan (asteartea)

0
Klase bat doan (asteartea)
When:
28/09/2021 @ 10:30 – 11:30
2021-09-28T10:30:00+02:00
2021-09-28T11:30:00+02:00
Where:
Lizarra (Los Llanos Kulturagunea)
Cost:
Free
Contact:
Lizarrako AEK
607613837
Klase bat doan (asteartea) @ Lizarra (Los Llanos Kulturagunea)

Euskara heldutan ikasteari buruz badira zenbait mito (zaharregia naiz, euskara zaila da, hizkuntzetan txarra naiz…) eta, zenbaitetan, baita haurtzaroan hizkuntzak ikasteari buruzko esperientza txarrak ere, eramaten gaituztenak uko egitera euskara ikasten saiatzeari.

Hori burutan, eta uxatu asmoz, AEK euskaltegiek euskara irakasteko darabilten metodologia komunikatiboa probatzera gonbidatzen dituzte ikasle-gaiak. Honetan, ikasi eta praktikara eraman bat dira; ikastaldearen baitan eta herriko plazan giza harremanak sustatzen praktikara eramateko aukerak biderkatzen dira; eskolak dinamiketan intentsoak, gogoarentzako pizgarriak eta eguneko nekearentzako antidotoak dira.
Zer egiten duzun bezain garrantzitsua izaten baita maiz nola egiten duzun.
Horregatik, Lizarrako euskaltegiak eskola ordu bat doan eskaini nahi die euskara ikasten hasi nahi duten herritarrei. Probatu, ez zaizu damutuko!
  • Irailak 27, astelehena, 18:30ean
  • Irailak 28, asteartea, 10:30ean

Izen ematea: 607613837 edo lizarra@aek.eus

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena