jolasak: 10 gutxitan plazan

0
jolasak: 10 gutxitan plazan
When:
30/05/2025 @ 17:45 – 19:00
2025-05-30T17:45:00+02:00
2025-05-30T19:00:00+02:00
Where:
Lizarra. Santiago plaza
Cost:
Free
Contact:
Garean
jolasak: 10 gutxitan plazan @ Lizarra. Santiago plaza

Noiz: 2025/03/28tik aurrera ostiralero (apirilak 18 eta maiatzak 2 salbu). 17:50 – 19:00
Non: Lizarra. Santiago plaza.

Santiago plazan zerbait gertatzen da ostiralerako, 18:00ak aldera kalejira alai batek betetzen ditu arkupeak, terrazak, iturriaren inguruak. Haurren oihuak, lasterraldiak, gurasoen kalaka ozena. Guzti hori sozializazio ekimen indartsu bat da, naturala, sare sozialen, telefonoaren eta ditsosozko like horien menpe ez dagoen gizarteratze herritar gordina.

Haur horien gehienak D eredutik datoz, Lizarra Ikastolatik eta Remontival ikastetxetik. Gainera, jakin badakigu geurea bezalako ingurune batean, non gaztelania hegemonikoa den, euskara gehien hitz egiten diren lekuak ikasgelak direla; baita zenbait etxe ere, gero eta guraso euskaldun gehiago direlako gurean. Baina plazan, karrikan, espazio publiko eta libreetan, lagunartean, ez da nahi beste entzuten euskara. Ikerketek eta begi-belarri hutsez nabaritu daiteke.

Hori dela eta, Gareanek bi ikastetxeei, Santiago plazara joaten diren gurasoei eta batez ere bertara jolastera hurbiltzen diren haur-gaztetxoei euskaraz jolastera animatu nahi die. Hala, honakoa da proposamena:

  • Eguna: ostiralero.
  • Egutegia: ostiral guztiak martxoaren 28tik aurrera eta ekaina bitarte, salbu eta apirilaren 18a (jaieguna) eta maiatzaren 2a (zubia eta Lizarrako Eguna).
  • Ordutegia: 17:50etik 19:00ak arte.
  • Adin-tartea: adina librea da, ongi pasatzeko gogoa baino ez. Baina, 5-10 urteko haurrentzat egokiak diren jolasak egingo dira.
  • Begiraleak: Dindaia Fundazioko begiraleak.
  • Finantziazioa eta antolatzaile: Garean. Laguntzaile: Lizarra Ikastola eta Remontivalgo D eredua. Diruz lagundu: Nafarroako Gobernua (Udala ez).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena