Irakurri, gozatu, bertan erosi eta oparitu kanpaina

0
Irakurri, gozatu, bertan erosi eta oparitu kanpaina
When:
15/03/2020 – 31/05/2020 all-day
2020-03-15T00:00:00+01:00
2020-06-01T00:00:00+02:00
Where:
Lizarra (liburutegia)
Cost:
Free
Contact:
Garean elkartea

GAREAN Euskaldunon Elkarteak, Lizarrako Udal eta Liburutegiaren babesaz eta Clarin, Dragon Comics, Ino eta Irrintzi liburudenden laguntzarekin irakurketa sustatzeko urteroko programa abian jarri du. Aurten, “IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU” (IGBO) izeneko ekimena burutuko dugu.

IGBO kanpaina martxoaren 15etik maiatzaren 31ra bitartean burutuko da. Honako hauek dira kanpainan parte hartzen dutenek jarraitu beharreko lau pausoak:

  1. Hartu euskarazko liburu bat Lizarrako liburutegitik, eraman etxera eta irakurriz gozatu.
  2. Amaitutakoan itzuli, irakurle-fitxa bete eta erosketa-txartela jaso liburutegian.
  3. Erosketa-txartela erabiliz, % 25 merkeago liburu bat Lizarran bertan erosi (Clarin, Dragon Comics, Ino, Irrintzi) eta honela tokiko ekonomia bultzatu. Gehienez ere 150 erosketa-txartel banatuko dira.
  4. Erositako liburua oparitu: senide, lagun, lankideren bati… edo nork bere buruari.
    Gainera, apiril eta maiatzaren amaieran, 30€ko bi erosketa-txeke zozketatuko dira
    hilabete horretan kanpainan parte hartu dutenen artean.

Topaguneak kudeatzen duen IGO programak funtzionamenduan izandako hainbat aldaketa direla medio, Gareanek bertako merkataritzaren aldeko apustua egin du eta kanpaina propioa martxan jartzea erabaki. Ekimen honen helburuak hauexek dira:

  • Irakurzaletasuna sustatzea
  • Euskararen erabilera gozagarria bultzatzea
  • Euskaltzaleak Liburutegi publikoaren erabiltzaile bihurtzea
  • Euskarazko literatura ezagutaraztea
  • Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea
  • Euskarazko liburuen ekoizpena handitzea eta bertako liburudenden salmenta areagotzea
  • Liburutegi publikoa, liburu dendak, ikastetxeak, euskaltegia, irakurle kluba, kultur elkarteak… eta parte hartuko duten guztien arteko harreman eta elkarlana bultzatzea

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena