Irakurri, Gozatu, Bertan eros eta Oparitu!

0
Irakurri, Gozatu, Bertan eros eta Oparitu!
When:
15/03/2023 – 31/05/2023 all-day
2023-03-15T00:00:00+01:00
2023-06-01T00:00:00+02:00
Where:
Lizarra (Liburutegia)
Cost:
Free
Contact:
Garean

Aurreko urteetan bezala, GAREAN Euskaldunon Elkarteak, Lizarrako Liburutegi eta liburu-denden laguntza eta Udalaren babesarekin, IGBO kanpaina (Irakurri, gozatu, bertan erosi eta oparitu) martxan jarri du. Kanpaina martxoaren 15tik maiatzaren 31 bitartean burutuko da eta egitasmoaren helburuak hauexek dira:

  • Irakurzaletasuna sustatzea
  • Euskararen erabilera gozagarria bultzatzea
  • Euskaltzaleak Liburutegi publikoaren erabiltzaile bihurtzea
  • Euskarazko literatura ezagutaraztea
  • Bertako merkataritza sustatzea
  • Euskarazko liburuen ekoizpena eta salmenta areagotzea
  • Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea

Liburutegi publiko, liburu-dendak, ikastetxeak, euskaltegia, irakurle klubak, kultur elkarteak eta parte hartuko duten guztien arteko harreman eta elkarlana bultzatzea.

Aurten, besteak beste, ekitaldi bereziak izanen ditugu martxoaren 28an, Amaiur libera state eleberri ilustratuaren aurkezpen ilustratua Asisko Urmenetarekin (18:30ean Jose Maria Lakarra liburutegian), eta apirilaren 24an, Dendaostekoak liburuaren solasaldia Uxue Alberdirekin (18:30ean Jose Maria Lakarra liburutegian).

IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU, liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, Lizarrako liburu-dendetan (CLARIN, INO, IRRINTZI, DRAGÓN CÓMICS eta EKOLORE) liburuak %25 merkeago erosteko aukera eskeintzen dizun ekimena da. Gainera, 30€ko bi erosketa-txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean.

Euskara eta literatura, gozatu eta gozarazi!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena