Irakurketa musikatua: Frankestein agurgarria

0
Irakurketa musikatua: Frankestein agurgarria
When:
19/12/2024 @ 19:00 – 20:00
2024-12-19T19:00:00+01:00
2024-12-19T20:00:00+01:00
Where:
Lizarra. Ino liburudenda
Cost:
Free
Contact:
Ino eta DUrangoko azoka
Irakurketa musikatua: Frankestein agurgarria @ Lizarra. Ino liburudenda

Noiz: 2024/12/19, 19:00
Non: Lizarra. Ino liburudenda
Oharra: ardo berezia eta pastak egonen dira. Baita kartoizko edalontziak ere, kristalezko kopa nahi izatera, ekarri etxetik!

Frankestein agurgarria irakurketa musikatua Ana Galarraga eta Pettirekin.

Errezitaldi eta performance musikatu honen bidez esperientzia berri batean dzanga egingo dugu. Zientzia eta musika uztartzen dituen eremuan izango gara. Hartu Frankenstein liburua (Mary Shelley, 1818). Atera erraiak. Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, lurpeko gorpuekin eta bihotz usteldu gabeekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin. Jantzi Pettiren musikarekin. Entzun Ana Galarragaren eta bien ahots eta gorputzetatik.

Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa performatiboa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta doinuen laguntzarekin errezitatzen du.

Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena