Hitzaldia: “Olentzero, Santa Claus eta Erregeak: tradizioa eta generoa neguko festetan”

0
Hitzaldia: “Olentzero, Santa Claus eta Erregeak: tradizioa eta generoa neguko festetan”
When:
16/11/2019 @ 18:00 – 19:30
2019-11-16T18:00:00+01:00
2019-11-16T19:30:00+01:00
Where:
Aritzala (Deierri, Montalban Gizarte Etxea)
Cost:
Free
Contact:
Irantzu Mankomunitatea
622154523
Hitzaldia: "Olentzero, Santa Claus eta Erregeak: tradizioa eta generoa neguko festetan" @ Aritzala (Deierri, Montalban Gizarte Etxea)

Azaroak 16, larunbata. Aritzala (Deierri, Montalban G.E.) 18:00etan.

Olentzero emazte gabe agertzea egokia al da? Nor da Mari Domingi? Olentzerok gizonezkoa izan behar al du derrigorrez? Santa Claus berria al da hemen? Baltasar beltza eta hiru erregeak gizonezkoak izan behar al dira beti?

Eguberrietako sinbolo nagusien inguruko gogoeta egingo dugu tradizioa, historia, aldaketa, ekonomia eta generoa moduko ardatzak kontuan hartuta. Neguko Festetan eta horien ikono nagusietan historian zehar izandako bilakera, ahaztutako esanahiak, sortu diren funtzio berriak, eta etengabeko egokitzapen eta aldaketan gertatzen diren gora-beherak aztertuko ditugu.

Hizlaria: Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) dantzaria da. Dantzan.eus-en zuzendaria da, eta Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetako dantzaria da. Gizarte eta Kulturazko Antropologian eta Informazio Zientzietan lizentziatua, genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren sorkuntzan ikertu du Mikel Laboa katedraren bekarekin EHU/UPVn egin berri duen doktore-tesian. EHUn Euskal dantzari buruzko ikasketetan (2016-2017) irakasle aritu da eta Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatikoa eta Dantzaren Goi Mailako Eskolan euskal dantza irakasle izan da (2017). “Euskal Dantza” (Etxepare, 2012) liburuaren egilea da eta Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea (2010-2019). Gregorio Santa Cruz dantza maisua (Ego-Ibarra, 1998) eta Euskal Dantza (Etxepare, 2012) liburuen egilea da.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena