Hiri tailerrak Abartzuzan

    Noiz:
    27/07/2020 - 16:00 – 30/07/2020 - 19:00
    2020-07-27T16:00:00+02:00
    2020-07-30T19:00:00+02:00
    Non:
    Abartzuza (Foru plaza)
    Prezioa:
    Doan, baina izena eman behar
    Kontaktua:
    Irantzu euskara zerbitzua
    622154523

    [EUS] Haurrek euskara berezko izan dezaten, gozatu bitartean euskaraz aritzeak ez du ordezkorik. Horretarako onena da lagunartean edota familian jolastea, baita bestelako bizipen aberasgarriak metatzea ere, hala nola plaza, areto eta antzokietako zuzeneko kultur emanaldiekin barre edo negar egitea, edota zur eta lur geratzea. Esperientzia horiek sarritan bizi osorako arrasto ederra uzten dute gainera. Honela, eta bereziki ikasturte eta uda berezi hauetan, are eta beharrezkoagoa da haurrei aisialdi aukerak eskaintzea non gozamena, elkarbizitza eta euskaraz mintzatzea bat egingo duten. Eskualdeko zenbait eragile udari begirako euskarazko programazioa prestatzen ari gara, eta hona hemen lehen proposamena: HIRI TAILERRAK EUSKARAZ ABARTZUZAN.

    • Datak: Abartzuzan uztailaren 27, 28, 29 eta 30ean. Arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.
    • Izen ematea eta argibide gehiago: Irantzu Mankomunitateko Euskara zerbitzua (euskara.irantzu@gmail.com eta 622 154 523). Ikasturte honetan D ereduan aritu diren haurrei bideratua, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Izen emateen arabera gehienez ere 4 talde osatuko dira eta, hortaz, edukiera mugatua izanen da.
    • Izena emateko datuak: haurraren datuak (izen-abizenak, herria, egin duen ikasturtea eta jakin beharreko osasun konturik ote den: alergiak, intolerantziak…) eta arduradun baten datuak (izena, telefonoa, e-posta). Izen ematearen lehen astean Irantzu Mankomunitateko haurrek izango dute lehentasuna. Halaber, lehentasuna izanen dute lau egunetan parte hartuko dutenek.

    Jarduerak Plisti-Plastak (Haur Hezkuntza) eta Dindaiak (Lehen Hezkuntza) eskainiko dituzte.


    [CAS] La manera más natural para una niña o niño de adquirir un idioma es practicando la lengua mientras se realizan actividades de su agrado. Para ello, es realmente efectivo jugar con las y los amigos o en familia, y acumular vivencias varias como reír, o quedarse boquiabiertas/o viendo un espectáculo o participando en actividades culturales en la plaza, en salas y teatros. Así, y particularmente este curso escolar y verano atípicos, es más necesario si cabe ofrecer oportunidades de ocio infantiles dónde disfrute, convivencia y práctica del euskera coincidan. Por ello, diferentes entidades de la comarca estamos programando actividades estivales en euskera y hoy queremos avanzaros una de ellas: CAMPAMENTOS URBANOS EN EUSKERA EN ABÁRZUZA.

    • Fechas: en Abárzuza los días 27, 28, 29 y 30 de Julio por la tarde, de 16:00 h a 19:00 h.
    • Inscripción y más información: Servicio de Euskera de la Mancomunidad de Iranzu (euskara.irantzu@gmail.com y 622 154 523). Dirigido a alumnado del modelo D que cursen Educación Infantil o Primaria. En función de la inscripción se crearán hasta un máximo de 4 grupos, por lo tanto el aforo será limitado.
    • Datos para inscripción: datos del niño/a (nombre y apellidos, pueblo, curso y alergias/ intolerancias…) y los datos de un/a responsable (nombre, teléfono, e-mail). Durante la primera semana de inscripción tendrán preferencia niños y niñas de la Mancomunidad de Iranzu. También tendrán prioridad quienes participen los cuatro días.

    Las actividades serán impartidas por Plisti-Plasta (Educación Infantil) y Dindaia (Educación Primaria).

     

    IRUZKINA IDATZI

    Mesedez idatzi zure iruzkina!
    Mesedez idatzi hemen zure izena