
When:
05/04/2025 @ 09:00 – 11:15
2025-04-05T09:00:00+02:00
2025-04-05T11:15:00+02:00
Where:
Lizarra. Hobi Saindua
Cost:
5 euro

Bisitak, gaztelaniaz eta euskaraz, 5 larunbat jarraian antolatu dira (martxoaren 15, 22 eta 29an, eta apirilaren 5 eta 12an), eta hiru txanda izanen dira egun bakoitzean: 9:00etan, 10:15ean eta 11:45ean. 50 minutu inguruko iraupena dute eta prezioa 5 eurokoa da, gehi kudeaketa gastuak. Online bakarrik eskura daitezke hemen: https://visitarestella.com/visita-restauracion-sepulcro-estella
Guztira 15 bisita eginen dira, eta euskaraz bost izanen dira. Hona euskarazko bisitak:
- Martxoaren 15ean zero.
- Martxoaren 22an bat: 9:00etan.
- Martxoaren 29an bat: 11:45ean (BETETA).
- Apirilaren 5ean bi: 9:00etan eta 10:15ean.
- Apirilaren 12an bat: 10:15ean.
Gomendioa bisitak antolatu dituenari, euskarazko bisitek arrakasta izatea nahi badute, erraztasunak eman behar zaizkio herritarrari:
- Bisita kopuru nahikoa, euskaraz %30, bost. Nahikoa izan liteke helduentzako jarduera batean baldin eta ongi egiten bada.
- Ordutegiak erakargarriak izatea. Hiru ordutegi daude bost larunbatetan sakabanatuta, 9:00, 10:15 eta 11:45. Argiki hitzordurik motibagarriena azkenekoa da, eta okerrena lehena. Horren erakusgarri une honetako salmenta-egoera. Bost larunbatetako 11:45 hitzorduak ia BETETA daude, soilik sarrera bat geratzen da. Euskarazko saioak noiz dira? 9:00etan bi, 10:15en bi eta 11:45ean bakarra.
Adina, 16 urtetik aurrera eta bisita bakoitza 15 pertsonara mugatuta dago.