Hilobi Santuan bisita gidatuak euskaraz (Beteta)

0
Hilobi Santuan bisita gidatuak euskaraz (Beteta)
Lizarra bisitatu webgunetik
When:
29/03/2025 @ 11:45 – 12:45
2025-03-29T11:45:00+01:00
2025-03-29T12:45:00+01:00
Where:
Lizarra. Hobi Saindua
Cost:
5 euro
Hilobi Santuan bisita gidatuak euskaraz (Beteta) @ Lizarra. Hobi Saindua

Bisitak, gaztelaniaz eta euskaraz, 5 larunbat jarraian antolatu dira (martxoaren 15, 22 eta 29an, eta apirilaren 5 eta 12an), eta hiru txanda izanen dira egun bakoitzean: 9:00etan, 10:15ean eta 11:45ean. 50 minutu inguruko iraupena dute eta prezioa 5 eurokoa da, gehi kudeaketa gastuak. Online bakarrik eskura daitezke hemen: https://visitarestella.com/visita-restauracion-sepulcro-estella

Guztira 15 bisita eginen dira, eta euskaraz bost izanen dira. Hona euskarazko bisitak:

  • Martxoaren 15ean zero.
  • Martxoaren 22an bat: 9:00etan.
  • Martxoaren 29an bat: 11:45ean (BETETA).
  • Apirilaren 5ean bi: 9:00etan eta 10:15ean.
  • Apirilaren 12an bat: 10:15ean.

Gomendioa bisitak antolatu dituenari, euskarazko bisitek arrakasta izatea nahi badute, erraztasunak eman behar zaizkio herritarrari:

  1. Bisita kopuru nahikoa, euskaraz %30, bost. Nahikoa izan liteke helduentzako jarduera batean baldin eta ongi egiten bada.
  2. Ordutegiak erakargarriak izatea. Hiru ordutegi daude bost larunbatetan sakabanatuta, 9:00, 10:15 eta 11:45. Argiki hitzordurik motibagarriena azkenekoa da, eta okerrena lehena. Horren erakusgarri une honetako salmenta-egoera. Bost larunbatetako 11:45 hitzorduak ia BETETA daude, soilik sarrera bat geratzen da. Euskarazko saioak noiz dira? 9:00etan bi, 10:15en bi eta 11:45ean bakarra.

Adina, 16 urtetik aurrera eta bisita bakoitza 15 pertsonara mugatuta dago.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena