Haurrentzako tailerra Gustavo de Maeztu museoan

    Noiz:
    26/12/2019 - 10:30 – 02/01/2020 - 12:30
    2019-12-26T10:30:00+01:00
    2020-01-02T12:30:00+01:00

    Collage tailerra, museoko bistak

    Tailerra Iñaki Rifaterra artistak gidatuko du. Partaideek eraikin historiko honen ikuspegi sortzaileak eta pertsonalak landuko dituzte, pinakotekan biltzen diren argazkien bitartez, eta hainbat material plastiko erabiliz.

    Gustavo de Maeztu Museoak haurrentzako bi jarduera proposatzen ditu Gabonetarako, tailer bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Adin tartea 5 eta 12 urte bitartekoa. Bi jarduerak aldi berean izanen dira Museoko bi areto banandutan. Datak: abenduaren 26, 27 eta 31; eta urtarrilaren 2 eta 3. Ordutegia: 10:30etik 12:30era.

    IZEN EMATEA:
    Gustavo de Maeztu museoko harreran egin behar da (San Nikolas kalea, 1, Estella-Lizarra) eta ordutegia (asteartetik larunbatera 9:30etik 13:30era, eta igande zein jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara). Gehienez 12 haurrentzako lekua eta izen emate hurrenkeraren arabera emango dira. Museoak emango ditu tailerra gauzatzeko behar diren material guztiak, baina partaideek zikintzeko moduko arropa ekarri beharko dute.

    Hemen jatorrizko informazioa.

    IRUZKINA IDATZI

    Mesedez idatzi zure iruzkina!
    Mesedez idatzi hemen zure izena