

Bertsolaritzatik hartutako bat-baterako tresnekin eta estilo ezberdinetako musika oinarriak erabilita(reggae, hip-hop, trap, flamenko, salsa…) momentuan taldeko partaideekin gaien, ideien, pertsonaien… inguruan kantak inprobisatzea izango da Oskarren lana.
Kultura ezberdinetako estiloak GURE ERARA ekartzea eta gozatzea da emanaldi honen helburua, forma bat edo bestea izanda ere, musika eta hitza gure mesederako erabiltzea, kontzienteki gure errealitatea nahi dugun modura eraikiz. Hitzen inprobisazioan oinarrituko da bertan ateratzen den informazioa. Umore klabea erabilita, beti ere errespetuzko umorea, norberarengandik pasatzen dena, esanguratsuak izan daitezkeen gaiak garatzea ere bada helburu: harremanak, mundu ikuskerak, aisialdia, parranda, maitasuna…
Ordubete inguruko emanaldi parte hartzailea izango da. Ikusleen alderdi sortzailea xixatzea ere bada helburu, munduko estilo ezberdinetan euskaldunok inongo konplexurik gabe aritu gaitezkeela baieztatzen jarraitzeaz gain.
OTSAILAK 22, ASTEAZKENA, 18:30 (LA BOTA PEÑA)