Euskaraldia hasiera ekitaldia eta Gurerara emanaldia

0
Euskaraldia hasiera ekitaldia eta Gurerara emanaldia
When:
18/11/2022 @ 19:00
2022-11-18T19:00:00+01:00
2022-11-18T19:15:00+01:00
Where:
Allotz herrian
Contact:
Irantzu euskara zerbitzua
622154523
Euskaraldia hasiera ekitaldia eta Gurerara emanaldia @ Allotz herrian

Ostiralean Lizarraldeko Euskaraldia Deierrin hasiko da, Allotzen. Batetik, 19:00etan Euskaraldia hasiera ekitaldia izanen da eta, bestetik, 19:30ean Oskar Estangaren Gurerara ikuskizuna. Oskar Estanga bertsolari nafarrak bere erara eta bere neurrira eginiko proiektu berri bati ekin dio. Bere bi pasio uztartzen ditu ikuskizunean, musika eta inprobisazioa.

Horretarako musika oinarri batzuk moldatu ditu eta base urbanoa duten melodia horien gainean inprobisatzen hasiko da Oskar, gaiak edo interesguneak entzuleengandik eta publikoaren laguntzaz bilduta. Kultura urbanoa eta euskara batzeko ariketa interesgarria, beraz, Oskar Estangak eskaintzen diguna.
19:00etan Euskaraldia irekiera ekitaldia

19:30ean Gurerara kontzertua.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena