Esnatu Naiz kabareta

0
Esnatu Naiz kabareta
When:
26/05/2021 @ 19:00 – 20:00
2021-05-26T19:00:00+02:00
2021-05-26T20:00:00+02:00
Where:
Lizarra (Los Llanos Kulturagunea)
Cost:
1 euro

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu. Hemen erreportajea Berrian eta elkarrizketa ETB1eko Ahoz Aho saioan. Argibide gehiago: Elur Etxea webgunean.

Sinopsia: Elurrek Londresko ‘The Pink Flamingo’ klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

Ikuskizun honek galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz? Beste modu batean galdetuta: gure nahiek, beharrek, ametsek eta desioek zer leku dute gure egunerokoan?

Bere azken 10 urteko bizipenen kontakizuna egitearekin batera, hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egingo du Elurrek obra honetan: harreman sozialak, generoa, auto-estimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sorkuntza, bizipoza… gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko apustua egin nahi dugu obra honen bitartez.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena