Dokumentala eta aurkezpena: Neskatoak

0
Dokumentala eta aurkezpena: Neskatoak
Noiz:
20/10/2021 @ 20:00 – 21:30
2021-10-20T20:00:00+02:00
2021-10-20T21:30:00+02:00
Non:
Lizarra (Los Llanos Kulturagunea)
Kostea:
1 euro
Kontaktua:
Nafarroako Filmoteka
Dokumentala eta aurkezpena: Neskatoak @ Lizarra (Los Llanos Kulturagunea)

Noiz: urriaren 20an, asteazkenarekin, 20:00etan
Non: Los Llanos Kulturagunean
Iraupena: 99 minutu.

Jon Abrilek aurkeztuko du dokumentala, dokumentalaren egileak.

“Neskatoak” dokumental interesgarria: Emakumeak Ipar Euskal Herrian lanean, frankismo garaian. Zuzendaria: Jon Abril. Hemen dokumentalaren Facebook orria. Nafarroako Filmotekak proiektu berri bat abiatu du: Filmoteka Nafarroan. Proiektu horren arabera, asmoa da Nafarroako Filmotekaren zinema-programazioa herrialdeko Toki Entitateetara zabaltzea. Interesa adierazi duten herri eta hirien artean, Filmotekak hautagaien proiekzio-baldintza teknikoa aztertu du, gutxieneko kalitatea Filmotekak Iruñean duenaren parekoa izan dadin.

Sinopsia: 1940 eta 1975 urteen artean emakume aunitzek etxea utzi eta Ipar Euskal Herrira eta Frantziako hainbat tokitara joan behar izan zuten neskame edo neskato lanetan aritzera. Emakume horiek, nerabe eta neska gazteak, familia utzi zuten gibelean. Maiz, mendiz joan ziren, gordeka. Frankismoaren urterik gogorrenak ziren.

Ipar Euskal Herriko hoteletan eta jatetxeetan aritu ziren lanean, baina baita etxe partikularretara ere. 12 edo 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, pasaporterik gabe, lan-baimenik gabe eta frantsesik jakin gabe.

Trailerra:

Dokumental osoa Vimeon ikusgai:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena