Dokumentala: Apaiz kartzela

0
Dokumentala: Apaiz kartzela
Noiz:
26/11/2021 @ 20:15 – 29/11/2021 @ 21:15
2021-11-26T20:15:00+01:00
2021-11-29T21:15:00+01:00
Dokumentala: Apaiz kartzela

Sinopsia: Honako hau mundu osoan izan den apaiz kartzela bakarraren historia da, Francoren diktadura faxistaren eta Vatikanoaren arteko konkordatua zela eta sortutakoa. Eskubide zibilak defendatzeagatik kartzelatuak izan eta tunel bat eginda ihes egiten saiatu ziren apaizen historia. Hamarkada batzuk beranduago, diktadorea aspaldi hil zen arren, gure protagonistek eutsi egiten diote memoriari, gertatutako guztia ahanzturan eror ez dadin.

Historiari errepasoa egingo diogu protagonisten testigantzen bitartez, artxiboko material zenbatezinak eta Kote Camachok sortutako animazio zoragarriek lagunduta.

Iraupena: 83 minutu. Hizkuntzak: euskara, gaztelania, katalana, galegoa… Ekoiztetxea: Maluta films. Informazio gehiago hemen.

Emanaldiak:

  • Azaroak 26, ostirala, emanaldi bakarra 20:15ean.
  • Azaroak 27, larunbata, hiru emanaldi 17:30, 20:00 eta 22:00etan.
  • Azaroak 28, igandea, emanaldi bakarra 17:30ean.
  • Azaroak 29, astelehena, emanaldi bakarra 20:15ean.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena