Dokumentala: “10 Watt bakarrik”

0
Dokumentala: “10 Watt bakarrik”
When:
13/03/2025 @ 18:30 – 19:30
2025-03-13T18:30:00+01:00
2025-03-13T19:30:00+01:00
Where:
Lizarra. Los Llanos Kulturagunea
Cost:
https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/eu
Contact:
Garean

Noiz: 2025/03/13, 18:30
Non: Lizarra. Los Llanos Kulturagunea

10 watt bakarrik dokumentalaren egilea Oier Fuentes da (hemen elkarrizketa Euskalerria irratian). Ikusentzunezkoa 2021ean aurkeztu zen Euskal Zinebilerak 2023an aurkeztu zen Iruñeko Ikuspuntuak Nazioarteko Festibalean aurkeztu zuten 2023an. Dokumentalaren protagonistak bi dira, Euskal Herrian frankismo garaian euskaraz emititzen egon zen azken emisoraren historia, Arantzakoa, eta Lizarran garrantzi handia izan zuen Esteban Irigoien apaiza (Lizarrako elizan Salvateko itxialdiak, Ikastolaren sorrera…).

Sinopsia: 60ko hamarkadaren akaberan eta 5 urteren buruan, Arantzako irratiak bere azken emisioa egin behar izan zuen; euskaraz emititzen azken emisora izan zen.
Teknologia berri hark herrian utzitako ondorioen zati handi batek han dirau, lurpean, pusketan eta galdutako uhinetan gelditzen diren arrastoez inguratuta.
10 watt bakarrik aurkitutako lorratz horiekin osatutako ikus-entzunezko bilduma da. Besteak beste Estebanen familiaren etxean, Bittoriren etxean, aurkitutako objektuekin osatzen da ikusentzunezkoa, eta emisora “berreraikitzen” diardu Oierrek dokumentalean.

Proposamena:
– Oier Fuentesek aurkezpen laburra.
– Proiekzioa (20′)
– Laburrean pelikularen inguruko galderak/nondik-norakoak
– Lizarrarekin dagoen loturaren inguruan osatu daiteke solasaldia Estebanen inguruko jendearekin, “omenaldi” polita litzateke.

Esteban Irigoien, Erran.eus-en.

……………………………………………………………………

Teknologiak gure bizitzak bere egin dituen garaietan, kontrolerako mekanismo berria sortzen dira etengabe, eta orain ere, Arantzako emisoran gertatutakoa errepikatzen da han eta hemen.

Baina hau ez da herri baten dinamika eta bizia aldatu zuen irrati pirata bati buruzko film bat, hau itzalekin, hauskortasunarekin, zaratekin, moztutako hariekin eta aurkitutako txirrikekin osatutako film-bilduma ttiki bat da, izan ere, 10 watt zituen bakarrik.

Lurra, pausoak, hariak, gaua,
irrati-uhinak, zarata, distantzia, ahotsak,
sotana, haustura, aurkituak, gurutzeak, mozketak,
musika, elkarketak, itzalak, armak, usoen hegaldia,
isiltasuna, zerua: 10 watt bakarrik

Oier Fuentesek bere film txikietan soinu eta irudiaren arteko harremana lantzen du, narratiba berrien bidea urratu, memoria eta denboraren igaroa arakatu eta aurkitutako artxiboarekin lanean. Hainbat ikus-entzunezko proiektuen sortzailea da eta bere film txikiekin bertako zein nazioarteko festibaletan parte hartu du, hainbat sari eskuratuz.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena