III Botarock jaialdian Dukkha

0
III Botarock jaialdian Dukkha
When:
01/02/2020 @ 20:30
2020-02-01T20:30:00+01:00
2020-02-01T20:45:00+01:00
Where:
Lizarra (Bota Peña)
Cost:
10 euro
III Botarock jaialdian Dukkha @ Lizarra (Bota Peña)

Datorren otsailaren 1ean III BotaRock Jaialdia ospatuko dute Lizarrako Bota Peñan:

20:30ean ateak irekiko dira.

21:00etan DUKKHA: Andoaingo taldea une honetan estudio-grabaketa prozesuan ari da, eta baliteke haien bigarren albuma izanen den horren zati bat entzun ahal izatea jaialdian.

22:30ean VALENTINOS: Lizarrako rock’n’roll talde honek abesti berriak aurkeztuko ditu Sobrinusekin batera, ez da lehen aldia izanen elkarrekin jotzen dutela.

00:00etan SOBRINUS: Mostolesko (Madril) talde mitikoa izanen da Botarock honen buru. Beste behin ere Botan joko du talde honek.

Sarrera 10€ (egun bateko bazkidetza formatuarekin) eta salmenta puntuak: Lizarra (Berri taberna, Ametsa taberna eta Olgarenea Natur Denda), Iruña (Discos Barracuda), Los Arcos (La Granja taberna) eta Logroño (Discos BBCh OnRock).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena