Bisita gidatua: Est(r)ella-(L)izarra Interpetrazio Gunea

0
Bisita gidatua: Est(r)ella-(L)izarra Interpetrazio Gunea
When:
26/09/2020 @ 18:30 – 19:30
2020-09-26T18:30:00+02:00
2020-09-26T19:30:00+02:00
Where:
Lizarra (Justizia jauregi zaharra)
Cost:
Doan, baina erreserbatu behar
Contact:
Bisita gidatua: Est(r)ella-(L)izarra Interpetrazio Gunea @ Lizarra (Justizia jauregi zaharra)

Est(r)ella-(L)izarra Interpretazio Gunea inauguratuko da berehala eta Ega ondoko hiriaren proiektu museografiko honen bidez hiri xakobeo nafarraren bilakaera ezagutu ahalko dugu. Jatorria, hirigintzaren garapena, monumentala, bizimodua, hizkuntzak, nola harremantzen ziren… Diseinu zainduarekin eta ikusentzunezko landuekin, kutixia bai bertakoentzat zein bisitarientzat. Lizarra ezagutzeko eta berrezagutzeko parada aparta.

Erakusketaz eta gidarien azalpenez gain, aukera izanen da berritutako eraikin historikoa ezagutzeko: XVIII. mendeko eraikin hau udaletxe eta justizia jauregi zaharra izandakoa da. Gainera, San Martin plaza zoragarriaren eta Ruako San Pedro eliza monumentalaren ikuspegi apartekoak izanen ditugu haren leihoetatik.

Osotara 14 bisita aurreikusi dira lehen bi asteburuetan, baina bisitek urriko lehen asteburuan bederen jarraituko dute. Ordubeteko iraupena izanen dute, doakoak izanen dira eta gehienez 10 lagun izan ahalko dira. Erreserba egiteko, eraikineko beheko solairuan bertan dagoen turismo bulegoan, 848 420 485 telefonoan edo honako helbide elektronikoan oit.estella@navarra.es

Euskaraz eginen diren bisiten egun eta orduak:

  • Irailak 19, larunbata, 11:00etan
  • Irailak 26, larunbata, 18:30ean
  • Urriak 3, larunbata, 18:30ean

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena