Bertsondare: Uxue Alberdiren hitzaldia, ‘Kontrako eztarritik’

0
Bertsondare: Uxue Alberdiren hitzaldia, ‘Kontrako eztarritik’
ARG: Conny Beyreuther eta Wikipedia
When:
26/08/2022 @ 19:00 – 20:00
2022-08-26T19:00:00+02:00
2022-08-26T20:00:00+02:00
Where:
Lizarra (Frai Diego kultur etxea)
Cost:
Free
Contact:
Bertsondare

Nafarroako Museoen Zerbitzuaren ekimenez eta Lizarrako Udalaren eskutik, Bertsondare programan bi ekitaldi Lizarran:

Uxue Alberdiren hitzaldia, ‘Kontrako eztarritik’ liburuan islatutako esperientzia
Noiz: 2022/08/26, 19:00.
Non: Lizarra. Frai Diego kultur etxea

Uxue Alberdi idazle, bertsolari eta kazetari gipuzkoarrak hitzaldia eskainiko du, ‘Kontrako eztarritik’ liburuan islatutako esperientzia publikoarekin partekatuz. Liburu hori gaztelaniara itzuli da, “Reverso” izenarekin (2020ko Euskadi Saiakera Saria). Alberdik bere ikuspegi feminista azalduko du tradizio honen eta bere etorkizunaren inguruan, emakume bertsolarien ahotsa txertatuz.

Bertso saioa eta bisita gidatua Julio Soto eta Saio Alkaizarekin, Jon Maia gai-jartzaile
Noiz: 2022/08/27, 12:00.
Non: Lizarra. Karlismoaren Museoa

Bertso saio berezia izango da Jose Mari Iparragirreren (1820-1881) eta tradizio karlistaren inguruan. Gai-jartzaile eta aurkezle lanetan Jon Maia arituko da (bertsolaria eta Iparragirreren irudian aditua), eta bertsolari Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazle izandako bertsolariak izanen ditugu: Saioa Alkaiza (2021) eta Julio Soto (2010, 2011, 2015 eta 2017). Saioak museora bisita egitea proposatzen du, Iparragirreren irudiari buruz eta Karlismoaren Museoaren bildumari eta proposamenei buruz inprobisatzeko.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena