Bazkidetu

Garean Euskaldunon Elkartean bazkidetu!

  • Eta, honela, lagundu gure proiektuak* finantzatzen, ekimenean parte hartzen eta, animatzen bazara, baita boluntario lanetan ere.
  • Nor da Garean Euskaldunon Elkartea? Azpian**
  • Kuota arrunta, urtean 72 euro, eta gazteen kasuan 36 euro.
  • Nola? Idatzi hona: garean@gmail.com

*Gure proiektuak: Txokolipuinak (5-7 adineko haurrekin hileak ipuin-kontaketa bat), Kultur Errota (urtean lau bat ikuskizun helduentzat), D ereduaren aldeko kanpaina, IGBO kanpaina (Irakurri, Gozatu, Bertan erosi eta Oparitu literatura sustatzeko kanpaina), Lizarran Kantuz, Literatura Solasaldia, Mintzakide, Jai Alai eta Udan Blai (udako programazioan eta Lizarrako festetan ekitaldiak), Kotarro aldizkaria eta Kotarro.eus atari eta sare sozialak, Euskaraldia, beste eragileen programak osatzen lagundu (Korrika, Olentzero, txosna txikiak, …).

**Garean Euskaldunon Elkartea Lizarra eta Estellerriko euskararen aldeko elkartea da. 2007an eratu genuen eta ordutik euskararen normalizazioa dugu xede nagusia, eta horretarako erabilera sustatuko duten eremu-jarduera elebakarrak sortzea eta euskal hiztunen komunitatea handitu eta trinkotzea.

Garean euskaldunon elkartearen ikuspegian lau ardatz ditugu: (1) Euskararen eta elebakartasunaren sustapenerako langileak izan nahi dugu. (2) Lizarra eta Estellerriko euskaldunentzat elkarte erreferentea izatea. (3) Bertako euskararen aldeko indarren bilgunea izan nahi dugu. (4) Eragin esparru berdineko elkarteekin lan egin nahi dugu, Topagunea gure erreferentzia izanik.

Garean Elkartea (2016ko abenduko erreportajea):

close