Ahobizi-Belarriprest

AHOBIZI – BELARRIPREST

izan nahi dut

AHOBIZI izan nahi dut

Ahobizi, euskaraz bizi. Ahobizi izan nahi baduzu, Euskararen Maratoian euskaraz bizitzeko erronkari eutsiko diozu.

Zer esan nahi du horrek?

  • Ingurunean (etxean, lagunartean, lantokian…) dituzun ezagunekin euskaraz eginen duzu, baldin eta euskaraz ulertzen badute. Ezagun horiekin beti eta erabat eginen duzu euskaraz maratoian zehar, nahiz eta haiek zuri erdaraz erantzun.
  • Ezezagunekin hitz egiterakoan, zuk lehen hitza euskaraz eginen duzu, eta ulertzen badizute, euskaraz jarraituko duzu. Berdin da haiek zuri erdaraz erantzutea.

Ahobizi izateko:

  • Izena eman beharko duzu beheko maratoializarra@gmail.com epostan edo honako lekuetan: Lizarrako udaleko euskara zerbitzua, Ino liburu-paperdenda edo Lizarrerriko AEK euskaltegia.
  • Maratoia hasi aurretik, izena eman duzuen ahobizi guztiak bildu eginen zaituztegu. Ahobizi txapa emanen zaizue, eta erronkari ahalik eta erosoen heltzeko, aholku batzuk prestatuko ditugu.

BELARRIPREST izan nahi dut!

Belarriprest izateko, euskaraz ulertu behar duzu ezinbestean.

Belarriprest izanda:

  • Zure jarrera positiboa erakusten duzu: “bai, ongi hartzen dut norbaitek niri euskaraz egitea”.
  • Gonbitea egiten diozu euskaraz dakienari zuri euskaraz egiteko: “Euskaraz ulertzen dut. Egidazu lasai euskaraz!
  • Lagundu egiten diozu euskaraz egin nahi duenari armairutik ateratzen.

Belarriprest izateko: