Mintzodromorako hizketa gaiak: inkesta asteazkena bitarte

Martxoaren 7an, larunbatekin, “24 ordu euskaraz” jaia antolatzen ari gara Lizarran. Horren baitan bi mintzodromo izanen ditugu goizean Llanos Aisialdi gunean (Golem-etan). Horrela, 6 hizketa gairen inguruan arituko gara bi orduz (erdian hamaiketakoa izanik).

Azken egunotan gaiak proposatzeko aukera izan dugu (e-postaz, mintzakiden, euskaltegian…) eta, guztira 20 gai proposatu dira. Asteazkena bitarte izanen duzue denbora bozkatzeko, lauz gairik interesgarrienak Mintzodromora joanen dira (seigarrena Korrikaren ingurukoa izanen da). Bertan duzue inkesta, eta bozkatzeko modua hau da:

  • Gustukoen dituzuen hizketa gaiak aukeratu
  • Gehienez lau hizketa gai
  • Aukeratu eta gero, “VOTE” botoiari eman (behean ezkerrean duzue)
  • Emaitzak ikusteko “View Results” botoia sakatu dezakezu (behean ezkerrean ere)
  • .

    [polldaddy poll=8686861]

    24o euskaraz

    IRUZKINA IDATZI

    Mesedez idatzi zure iruzkina!
    Mesedez idatzi hemen zure izena