Mintzodromorako hizketa gaiak aukeratuta, hemen dituzue.

(Mintzodromorako lekua – Laura Azconaren argazkia)

Joan den astean datorren larunbateko mintzodromoetarako gaiak bozkatzeko aukera eman genuen blog honetan eta gauean itxi dugu bozketa. Zuek erabakitakoaren haritik, albiste honetan dituzue mintzodromoetarako gaiak. Gogoratu, “24 ordu euskaraz“, Los Llanos Aisialdi gunean (Golem zinemetan) abiatuko da, 10:30ean. Animatu Lizarraldeko euskaldunak ezagutzera!

Eta gero erakusketa, laburmetraiak… Ikastolan bazkaria (hartu lehenbailehen txartelak!), txotxongiloak, euskaraokea, dantzaldia… gauera bitarte eguna-bete-plan euskaraz egiteko.

.
.
[Lehen mintzodromorako hizketa gaiak, ordu bete guztira]

.
.

Lehena

.
.
[Bigarren mintzodromorako hizketa gaiak, ordu bete guztira]
.
.

Bigarrena

Eta hemen gairik bozkatuenak, ohartuko zareten moduan bost gairik bozkatuenak hartu ditugu mintzodromoetarako eta seigarren bat geure kontura gehitu. Kontuan izanik martxoaren 8an, igandea, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela, “Zerga arrosa” gaia proposatu dugu antolatzaileok. Ea zer moduz!

Gaiak aukeratzen

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena