Kotarro aldizkariaren 22. eta 23. aleak online

Kotarro aldizkariak 2007an ekin zion bideari Lizarraldean eta Lizarran bereziki. Garean euskara elkartearen ekimen honek ordutik hona 20 aletik gora argitaratu ditu. Orain, azken bi aleak igo berri ditugu internetera. Kotarro 22 aldizkaria 2012ko azaroan argitaratu zen eta ondoko artikuluak izan genituen: azalean “Euskararen ISO 9.000” erreportaia, bertan Lizarrako Bai Euskarari Ziurtagiridun entitateen inguruan aritzen ginen; hurrengo artikulua “Irakurle kluba: literaturagune, emoziogune” genuen, Lizarrako irakurle klubaren ingurukoa; ondotik, ohiko Foto-inkesta atala, aldizkari honetan “Emakumeak eta literatura” genuen gaian; eta, amaitzeko, ohiko denborapasez gain, azken orrialdean “Garean eta Tortotxiki, haur jarduerei norabide berria emateko prest“.

Kotarro 23 aldizkaria atzo argitaratu zen (otsailak 21) eta ondoko gaiak landu dira bertan: “Korrika 18, edo Korrika adinez nagusi egin zaigunekoa” artikulua, Lizarraldeko Korrika Kulturalaren nondik norakoak eta Beinat Etxepare euskaltegiaren matrikulazio datuen inguruan aritzen dena; “AEKren sorrera Euskal Herrian… eta Lizarran” erreportaian aldiz, Lizarrako euskaltegiaren bilakaera aztertzen da; Foto-inkesta ataleko protagonistak, nola ez, euskaltegiko lau ikasle dira eta Korrika 18ren inguruan galdetzen zaie; azkenik, ohiko denborapasen ondotik Korrika 18ren Lizarraldeko ibilbidea eta Korrika Kulturaleko agenda laburtua topa ditzakegu. Kotarroren beste aleak ikusteko hemen klikatu. Gaur egun 700 bat ale banatzen dira Lizarran eta inguruetan, posta arruntez 300 bat, euskaltegian eta lau eskoletan 250 bat eta komertzio zein elkarteetan 150 bat.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena