Kotarro 40 kalean da! Irten armairutik!

Kotarro 40 aldizkaria hemen dugu jada, kalean. Atzo bertan egiten hasi zen banaketa. Eta oraingo honetan, nola ez, Lizarrako Euskararen Maratoira ekarri dugu aldizkarira. Lehen orrialdeetan Euskararen Maratoiaren jatorria azaltzen dugu, halanola zenbait datuekin hornitu; irakurri “Ahobizi / Belarriprest / Bihotzgoxo ekuazioa”!

Ondoren, datuak eta ibilbidea interesgarriak ez balira lez, Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzgoxo bana ekarri ditugu zenbaki honetara: Edurne, Jorge eta Susana hurrenez hurren. Eta, azkenik denborapasak eta Maratoiko egitaraua. Ezin erran mamitsua ez datorrenik!

Hemen Kotarro 40 pdf formatuan eta hemen Kotarro aldizkari guztiak.

Edurne, Lizarrako Ahobizia
Edurne

Jorge, Belarriprest trebea
Jorge

Susana, maitasunez beteriko Bihotzgoxoa
Susana

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena