Julio Soto asteazkenean: “Bertsolariaren ahotik”

Entzuleak zenbat bider jarri nahi izan du bertsolariaren lekuan ondorengo galderak eginez: Nola antolatzen du bertsolariak bertso-bazkari edo afari bat? Zein eskema jarraitzen du? Zeri erreparatzen dio? Nola prestatzen du jaialdi bat? Eramaten al du doinu, neurri, jarrera zehatzik aukeratuta? Zer dago jendeak ikusten ez duenaren atzean?

Galdera hauei eta horren bueltan suertatzen direnei erantzuten saiatuko da Julio Soto, Nafarroako txapelduna datorren asteazkenean Lizarran.

Euskararen Maratoiaren atarian, “Bertsolariaren ahotik”, asteazkena azaroaren 15a, 20:00etan, Gazteriaren etxean, Garean elkarteak antolatua. Animatu eta etorri Julio Sotorekin gozatzera eta bertsoen atzean dagoena deskubritzera!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena