Irten armairutik Lizarra! Bertsotan

(“Irten armairutik” bertso-aldi laburtua, minutu ingurukoa)

Lizarrako festak igaro dira jada, eguraldi bikaina, musikaldi apartak eta inoiz baino euskarazko ekitaldi eta parte hartze handiagoa izan delakoan amaitu ditugu: hamaika kontzertu (Txosnak, Santiago plaza eta Gazte Gaua), ohiko bertso saioa eta ezohiko bertsoladi kaletar-ibiltari-musikatua, magia ikuskizuna, herri kirolak, haur jolasak, kantua, Irrintzi txapelketa, tailerrak, kirola…

Festetan bizi den askatasun eta deshinibizio aldia, gainera, ezohiko mezuak bidaltzeko ezin aproposagoa izan ohi da. Honela, ikusi al dituzue “Irten armairutik” kartel gorri deigarriak kalean? Argi dago hauen xedea jendea “moskeatzea” zela, zer esana ematea. Asmatu al duzue zergatia? Hona hemen festetan Ane Labaka eta Oihana Iguaran bertsolariek, gaia jarrita, bota ziguten bertsoaldia:

Hemen bertsoaldi osoa, lau minutu pasakoa:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena