Ines Bengoa ostiralean Pinupe gaztetxean: “Iturri zaharreko istorioak” helduentzat

Ameskoako korrika

Datorren ostiralean, martxoak 17, Ines Bengoaren “Iturri zaharreko istorioak“. Pinupe Gaztetxean eta 20:00etan:

Aspaldiko garaietan iturria elkartzeko lekua izan da.

Emakumeek arropa garbitzen zuten bertan, gizonek abereak bertara eramaten zituzten ura edatera eta haurrak jolastera eta etxerako ura hartzera hurbiltzen ziren. Iturria bizitzaz beterik zegoen; eta bizitza dagoen lekuan, istorioak egoten dira.

Alproja eta maltzurren istorioak, istorio lizunak, barrez lehertzekoak. Maitasunezko kontakizunak, bizitza eta heriotz alegiak, abesti eta olerkiak… iturri zaharreko istorioak.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena