Haur tailer zikloa Irantzu Mankomunitatean

Azaroarekin batera iritsi da euskarazko haur tailerren zikloa Irantzu Mankomunitatera. Honela, datorren azaroaren 4an Arabiar idazkera eta henna tatuaiak Abartzuzan, Dindaia Fundazioarekin. Azaroaren 11ko larunbatean Jaitzen, aldiz, Magia tailerra Hodei magoarekin. Eta, azaroaren 25ean Muetzen (Gesalatz) Koloretako ponpak eta zirrindola tailerra.

Tailer guztiak doakoak dira, baina izena eman beharra dago leku mugatuak daudelako. Adina bost urtetik aurrerakoa salbu Muezko tailerrean, lau urtetik aurrerako haurrek ere ahal baitute.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena