“Handia” filma Lizarrako zineman 20:30ean

“Handia” filma zinemetan dago jada eta, oraingoan, Lizarran ere estreinatu da. Pelikula larunbatean eta igandean ikusi ahalko da, 20:30ean jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko azpitituluekin). Astelehena ikuslearen eguna da, baina webguneko karteleran ez da agertzen filma; halere pentsatzekoa da jarriko dutela.

Sinopsia: Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

Datuak: Filmak 114 minutuko iraupena du eta 2017ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldia estreinatu da, sail ofizialean lehiaketan (Epaimahaikideen Sari Berezia eta Irizar Saria). Zuzendariak: Jon Garaño eta Aitor Arregi (Loreak filmaren zuzendari eta gidoilariak). Info + hemen.

Hemen filmaren lehen trailerra:

Eta hemen bigarren trailerra, behin betikoa:

Hemen zinemauneak.eus-en Jon Garaño zuzendariarekin solasaldia

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena