Garesko EKZ17 aurkeztu da: Euskara Kultur Zikloa

(Argazkia Garesko Udalaren webgunetik hartua)

 

Garesko Udalak 2017ko euskara kultur zikloa aurkeztu du, eta ohi bezala urri eta azaro osoa beteko ditu euskararen inguruko jarduerekin. Jada jarduera guztiak kotarro.eus-en agendan dituzue. Hemen eskematikoki aurtengo eskaintza:

  • Urriak 6, ostiralean. Pello Monteanoren “El iceberg navarro” libururuaren aurkezpena, gaztelaniaz. Garesko Liburutegian, 19.30ean. Aurkezlea: Fernando Pérez de Laborda.
  • Urriak 10 eta 17, asteartearekin, Euskarazko kanta eta jolas tailerra. 0-6 urteko umeak dituztenen gurasoentzat eta arloko profesionalentzat. 5 € Garesko udalean. 17.00-18.30. Haur eskolan. Haurtzaindegi zerbitzua. Izen ematea: urriaren 4tik aurrera.
  • Urriak 24, asteartea 17.00-18.00 “No sabemos euskera, ¿cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas en el camino al multilingüismo?” hitzaldia, gaztelaniaz. Haurtzaindegi zerbitzua. Haur eskolan.
  • Azaroak 15, asteazkena. Pirritx Porrotx eta Mari Motots. BOROBILEAN. 18.00etan, 6€, Eskoletan.
  • Azaroak 25, larunbata, María Rivero kontzertuan. Vinculo etxean 20.00etan. Gonbidapenak agortu arte udaletxean eta euskaltegian jaso. Kontzertua amaitu ostean euskara zikloaren afaria, 15 €. Tiketak udaletxean eta euskaltegian.
  • Urriaren 24tik azaroaren 12ra, erakusketa Vinculo Etxean: “Garesko Udal Euskara Zerbitzua, 25 urtez elkarlanean“.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena