Gabonetan euskaraz: magia, antzerkia, irudipuinak, tailerra…

Aurten ere Gabonak, ohiko Olentzeroez gain, familia-ekitaldiz beteta datoz. Hemen dituzue nabarmenduta Lizarraldean topatu ditugun batzuk. Gozatu seme/alaba, iloba eta bilobekin euskarazko kultur ekitaldi onenekin!

Abenduak 23, larunbata. Hasteko, Hodei Magoaren eskutik Ilusioaren Indarra emanaldia estreinatuko da Lizarraldean (abenduak 23, larunbata, Oteitzako kultur etxean 17:30ean). Formatu handiagoko ikuskizuna, familiek ederki gozatuko dute umorez, magiaz, desagertze eta agertzeez.

Abenduak 26, asteartea. Jarraian, Tdiferencia antzerki konpainiaren eskutik Txanogorritxo Rock antzezlana Lizarrako Llanos Kulturgunean 18:00etan. Betiko ipuinari unorea eta rock musika gehituta, itxura berria hartuko du gure txikitako Txanogorritxok. Ikuskizunerako sarrerak txarteldegian bertan eskuratu ahalko dira 3 euroan. +3 urteko haurrak.

Abenduak 28, osteguna. Urtea amaitzeko, Irudipuinak emanaldia izanen dugu. Euskal ahozko tradiziotik hitza eta pintzela lagun, ipuinak marraztu eta kontatu egiten dituzte Ixabel Agirresorobek (ipuin kontalaria) eta Mattinek (ilustratzailea). Umore ona dute lagun. Adina: +4 urte. Allotz herriko elkartean (Deierri) 17:30ean.

Urtarrilak 4, osteguna. Eta urtea ongi hasteko, Villatuertako udalak Jolas tailerra antolatu du Ainararekin, Villatuertako kiroldegiko ludotekan 17:00-19:00 ordutegiarekin. Adina: 6-12 urte.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena