Euskaraz Bizi Nahi lasterketak eta flash-moba Lizarran: BIDEO eta ARGAZKI-GALERIA

2014ko azaroaren 7an, ostiralarekin, Euskaraz Bizi Nahi Dut festa ospatu genuen Lizarran. Lasterketak, flash-moba, zozketak, txokolatea, musika, dantza eta oroz gaindi jai giro aparta. Horren lekuko albiste honetan topatuko dituzuen bideo-laburpena (Vimeon eta Youtuben) eta argazki galeria.

Egun erabat borobila izan genuen, eguraldia lagun, eta 320 lagunek eman zuten izena lasterketetan parte hartzeko. Aurreikuspen guztiak gainditu eta Lizarrako Koroatze Plaza bete genuen eskualdeko ehunka lagunek, euskaraz bizi nahi dugun ehunka lagunek. Arrakastaren ondorioz, tamalez, ez genuen izan kamiseta eta txokolate bero nahikorik denontzako; tamalez diot baina betozela arazo guztiak arrakastaren iturritik!

Azkenik, kamiseten salmentatik eta sarreren bitartez jasotako dirua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari bideratuko zaio, lasterketen sustatzaile nagusia. Bertan barnebiltzen da Euskal Herrik osoko euskalgintza.

Bideoaren akaberan erran bezala: eskerrik asko eta zorionak Lizarraldean euskaraz bizi nahi duzuen/dugun guztioi; zenbat eta euskaldunago, are eta aberatsago eginen baitugu Lizarraldea. Zorionak eta aurrera!

ARGAZKI GALERIA OSOA IKUSTEKO, KLIKATU HEMEN.

Laburpen bideoa, youtuben kasu honetan:

Azkenik, hemen 2012ko Euskaraz bizi nahi dut lasterketen argazki galeria (Lizarran) eta bideoa, 2013ko Euskaraz bizi nahi dut oztopo lasterketen argazki galeria (Oteitza).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena