Estellerrian eta Itzarbeibarren euskararen alde lan egiten dugun 8 eragilek Lizarraldeko eta Itzarbeibarreko helduak euskara ikastera gonbidatzen ditugu

Sei eragile elkartuta

Estellerrian eta Itzarbeibarren euskararen alde lan egiten dugun hainbat eragilek Lizarraldeko eta Itzarbeibarreko helduak euskara ikastera gonbidatzen ditugu: EHE, Garean Euskaldunon Elkartea, Irriherri Euskara Elkartea, Lizarrako AEK, Lizarrako Euskara Zerbitzua, Garesko AEK, Garesko Euskara Zerbitzua, Garelako Elkartea eta norbanakoak.

Euskaltegietan matrikulatzera animatu nahi dugu, euskarak dituen onurengatik: gure kultura ezagutu, lan aukerak zabaldu, formazioa handitu, haurren ikas-prozesuan sakonago murgildu, euskaraz bizitzeko ezinbestekoa den pausua, garuna bizirik izateko laguntza, lagun berriak egiteko aukera,… Hau da, zu zeu aberastu!

Euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko ingurukoek behintzat euskara ulertzea behar dugu, euskaldunon sarea handituz, lanean, familian, erakundeetan, lagunekin. Horretarako, ezinbestekoa zaigu haurtzaroan euskara ikasteko aukerarik izan ez dutenek euskara ikastea.

Lizarraldean euskara ikasteak, bertakoa den hizkuntza ezagutzeak, milaka urtez hemen izan den komunitatearen bizirautearen parte egiten zaitu. David Crystal-en hitzak gogora ekarriz: Badirudi dauden 6000 hizkuntzetatik 3000 inguru desagertuko direla mende honetan. Gutxi gora-behera bi astean behin hizkuntza bat hiltzea dakar horrek; historia ezagunean inoiz izan den erritmorik biziena. Oraindik ere, jendea ez da horretaz jabetzen, ez behintzat mugimendu ekologistarekin lotutako galtze biologikoaz jabetzen den bezala. Laburbilduz zergatik gizakiek utzi behar diote euren hizkuntzetan hitz egiteari hizkuntza hedatuagoen mesedetan?

Bestelako informazioa (gaztelaniaz): http://www.noticiasdenavarra.com/2012/09/20/vecinos/estella-y-merindad/seis-colectivos-volcados-con-el-euskera-se-unen-y-animan-a-la-matriculacion-de-adultos

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena