Eskola-Aurrematrikula: D eredua non?

Nafarroako Gobernuak 2018ko aurrematrikula iragarri du: otsailaren 1etik 7ra eta dei berezia egin 2015ean jaiotako haurrak dituztenei, hauek baitira lehen aldiz matrikulatuko direnak eskola hauetan. Gobernuak, eskolatze informazioa emateaz gain, hezkuntza publikoaren aldeko kanpaina abiatu du:

Eta, horrekin batera, hegoaldeko erreferentziazko D ereduko eskolak zehaztu ditu. Esteka honetan Nafarroako osoko zerrenda eta jarraian Lizarraldekoa (ez ahaztu zerrenda hau ikastetxe publikoei dagokiola; Lizarraldean hiru Ikastola baitira, Lizarra, Viana eta Lodosan bertan):

  • Lizarrako Remontival: Lizarra, Allin, Arellano, Aiegi, Iguzkitza, Metauten, Villamayor de Monjardín, Oteitza, Villatuerta eta Deierri.
  • Abartzuza* (jatorrizko dokumentuan Abartzuzako eskola erreferentziazko D ereduko zentro gisa agertu arren, akats bat zen eta zuzendu dute)
  • Allo: Allo, Aberin, Arroitz, Barbarin, Deikaztelu, Lerin, Lukin eta Morentin.
  • Zudairi (Ameskoabarrena): Ameskoabarrena, Aranaratxe, Eulate eta Larraona.
  • Antzin: Antzin, Murieta, Abaigar, Etaio, Legaria, Oko eta Olexoa.
  • Los Arcos: Los Arcos, Armañantzas, Azuelo, Desoio, El Busto, Esprontzeda, Lana, Mendaza, Mirafuentes, Mues, Nazar, Piedramillera, Sansol, Sorlada, Torralba del Rio, Torres del Río, Zuñiga, Viana, Aguilar Kodes, Aras, Bargota, Cabredo, Genevilla, Lapoblación eta Marañón.
  • Lodosa: Lodosa, Sartaguda, Sesma, Mendabia, Lazagurria, Azagra, Andosilla, Cárcar eta San Adrián.

Argitaratu den zerrenda honetan badira zenbait puntu deigarri, zeinetako batzuek argibide gehiago eska dezaketen. Hona hemen haietako batzuk (oharra! pasarte hau eguneratu dugu):

  • Abartzuza, Lezaun eta Deierriri zegozkion oharrak kendu ditugu, “D ereduko erreferentziazko zentroen zerrenda”-n akatsak zeudelako. Deierriko haurrek Lizarrako Remontibal dute erreferentzia; Abartzuzakoek zein Lezaungoek, aldiz, nork bere herri eskola.
  • Arellano inguratua dago, mendebaldean Arroitz du eta ekialdean Deikaztelu. Biek ala biek Allo izanen dute erreferentzia, Arellanok, aldiz, Lizarrako Remontival.
  • Los Arcos da Lizarraldeko erreferentzia zentro bakarra non une honetan ez den D eredurik (gogoratu, D eredua sortzeko gutxieneko matrikulatzea egin beharko da). Nabarmentzeko bi puntu: batetik, zalantzagarria da erreferentzi duten iparraldeko hainbat herrik nahi izatea Los Arcosera joatea Antzingo eskolara beharrean. Bestetik, deigarria da Los Arcos izatea Vianaren erreferentzi.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena